Durangoko Institutuak Arte Eszenikoen batxilerra eskaintzen du lehen aldiz

DURANGO| Urteetako esfortzuaren ondoren Durangoko institutua Arte Eszenikoen batxilerra eskaintzea lortu du. Arte eszenikoekiko bokazio pizteko DBH-en Antzerkia izeneko jakintza gaia eskainiz eta eskolak emateaz gain, Errumania, Txipre, Italia eta Greziako ikastetxeekin batera «Theater a Common Language to Express Ourselves” Erasmus proiektuan parte hartzen hasi zen.
Aurreko ikasturtean, Institutuko ikasleak Erromaniako Satu Mare hiriko Philarmonique -n “A Christmast to Remember” antzezlanean eta Greziako Kavala hiriko udal aretoan Lau Elementuak antzezlan barruan Haizea izeneko obra antzeztu zuten.
Ikasturte honetan Arte Eszenikoetako ikasle taldearen laguntza ere badugu. Hori dela eta, ekoizpenaren ardura talde horretan geratu da. Proiektuko taldeak asko eskertzen du ikasle hauen aportazioa. Txipren, diskriminazioari buruzko “You are not alone” antzezlan barruan “Pebble Glasses” izeneko obra antzeztuko dute.
Proiektuko momenturik garrantzitsuena azaroaren 12tik 18ra izango da. Garai horretan, antzerkiarekin lotuta dauden Errumania, Grezia, Txipre eta Italiako hainbat ikasle eta irakasle etorriko dira eta denon artean “Polluted Apples” izeneko antzezlana antzeztuko dute.