dotb Durangaldeko Telebista

«Herrixen Jaixek sortu da, Zaldibarko jai herrikoi eta parte-hartzaileen alde»

Zaldibarko eragile kulturalen komunikatua

Atzo izan zen mugimenduaren aurkezpena

IRITZIA | Bi urte igaro dira pandemiatik, bi urte herriak ohiko eta behar bezalako jai batzuk izan ez dituenetik. Iragan bi urteetan baina, ez gara eskuak geldi geratu. Denon artean Jaimorfosia 2020an, eta Egitarau Kultura 2021ean antolatu genituen. Soka ez da eten, eta lanean dihardugu burubelarri gaur hilabete, uztailaren 7an hasiko diren jaiak antolatzen.

Urte asko dira Txosnagunea, barnean izan dituen eragile guztiekin, eta beste alde batetik herriko beste hainbat eta hainbat eragile bakoitza bere aldetik jaiak antolatzen aritu garela. Ez da eta aurtengo kontua Zaldibarko Udalak bultzatzen duen Jai Batzordea parte hartzailea ez dela. Ez du herritarron eta eragileon parte hartzea sustatzen. Egun ezagutzen dugun espazio hori tramite hutserako erabiltzen dute. Eta zer dira herriko jaiak, elkarte eta herritarron artean sortutako
egitarau lana eta gozamena ez bada?

Hori gutxi ez eta Ernai zentsuratu du Zaldibarko Udalak. Gertakari larria da. Ernai gazte antolakundea, udako kultur egitarautik zentsuratu zuten eta beraiekin hitz eginda ere, gertatutako konpontzeko ahaleginak ezinezkoak izan dira. Neguko Jaietan izan zen hori, eta aurten ere zentsuratua izango dela argi utzi dute. Hontaz gain, badaude beste eguneroko adibdeak ere. Adibidez, 2019 urteko Jai batzordean su artifizialak kendu eta herritarrek elkarrekin jaiak amaitzeko suzko ikuskizun ezberdinak egitea erabaki zen. Gutxitan ez bezala, erabaki hori denon artean hartu genuen. Aurten aldiz, Zaldibarko Udalak ezer eztabaidatu gabe, egitarauan sartzea erabaki du. Herritarron
hitzari muzin egin eta beraiena inposatuz.

Egoera honi buelta emateko gogoz, aurtengo jaiak indarrez eta ilusioz abiatu ditugu. Elkarlanarekin eta herria batuta HERRIXEN JAIXEK jaio da. Denon artean entzun, elkarrekin lan egin eta auzolanean egitaraua osatzen gabiltza. Zaldibarko Jendeak, Enai, Dominika, Guraso Elkartea, Gaztetxea, Castet, Dantza Taldea eta Ilargi Argazki Taldeak osatzen dugu Herrixen Jaixek taldea. Eragile guzti honek eta noski, jai herrikoien alde lan egin eta babesten duen herritar oro gara Herrixen Jaixek. Jai euskaldunak, jai feministak, haur gazte heldu denontzako jaiak. Hala aurkeztera gatoz, indartsu eta urtez urte hazten, handitzen joateko gogoz. Jaiak herritik eta herriarentzak izan behar direlako.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.