Joseba Sarrionandiaren berbaldia Durangoko Arte eta Historia Museoan
Ekitaldia bihar 12:00etan hasiko da Leire Bilbaok aurkeztuta DURANGO | Bihar, maiatzaren 28a, Durangoko Arte eta Historia Museoan, Joseba Sarrionandiaren berbaldia antolatu dute Leire Bilbaok aurkeztuta. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Hitzez eta Ahotsez programaren barne. Antolatzaileek adierazi dutenez, «Ametsak» izango da berbaldiaren izenburua.









