Mankomunitateak gazteentzako aisialdiko begirale izateko ikastaro arautu berri bat antolatu du
Euskaraz emango den prestakuntzak 150 ordu teoriko eta 160 praktiko izango ditu, izen-ematea urriaren 14ra arte ABADIÑO.- Durangaldeko Mankomunitateak umeentzako eta gazteentzako aisialdiko begirale izateko ikastaro arautu berri bat eskainiko du, eskualdeko 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Interesatuek urriaren 14ra arte eman ahal izango dute izena. Plazak mugatuak dira, eta, beraz, eskaintza gaindituz gero, …









