dotb Durangaldeko Telebista

«Durangon indarkeria matxista ari du eta Indarkeria Matxista Unitatearekin ez da nahikoa!»

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak (DAFA) bidalitako eskutitza

 

DURANGO | Jakingo duzu, irakurle, duela pare bat urte -borroka handiaren ondorioz-, badugula Indarkeria Matxista Unitatea deritzon zerbitzu bat martxan Durangon. Andragunean kokaturik dago eta berariazko Teknikari batek zaintzen duen arloa da.

Asko eta asko dira indarkeria matxistari aurre egin behar izaten dioten emakumeak Durangon. 2025ean konkretuki, 91 kasu daude erregistraturik. Unitateak, jasotzen duen lan-karga dela eta, batez ere emakumeentzako laguntza-figura gisa jarduten du. Izan ere Unitateak lantzen dituen bi ardatzak —artatzea eta prebentzioa— ezin ditu pertsona bakar batek bere gain hartu. Gainera, emakumeek aurkezten dituzten urgentziazko egoerek bestelako lanen aurrean lehentasuna hartzen dute. Horrek zaildu egiten du lan sakonagoak egitea, eta bereziki prebentzioaren arloko lana behar bezala garatzea.

Jakin badakigu zerbitzura heltzen ez diren kasu asko eta asko daudela. Hala ere, heltzen diren emakumeentzat ere, oraindik eta errekurtso gehiago behar ditu zerbitzuak.  Indarkeria Teknikariak lan bikaina egiten duen arren, ezin ditu artatzea eta prebentzioa, gauza biak erantzun. Indarkeria matxista desagerrarazteko benetako konpromisoa badugu, ezinbestekoa da jatorrira jotzea eta arlo honetan benetako apustua egitea. Benetako apustua egiteak, zenbaitetan, argi fokoetatik urrun gertatzen denari arreta eskaintzea dakar, baliabideak eskaintzea! Ez edukirik ez duten esaldi potoloekin ahoa betetzea!  Protokoloa martxan jarri izanaren albistea eskualdeko komunikabide askotan agertu zen. Titular batzuk ikusita, indarkeria matxistarekin amaitzeko jarrera irmoa duen erakunde bati buruz ari zirela pentsa genezakeen. Albiste horren baitan erantzun instituzional bateratu bat baino ez dago. Besterik ez.

Ez ditugu fokoetarako esaldi hutsalak onartzen!  Unitateak artatzen dituen emakume gehienek indarkeria-egoeretatik aldenduta bizitza berreraikitzeko bide luze eta konplexua egin behar izaten dute, eta horretarako laguntza segurua, etengabea eta gertukoa behar dute. Horrek bulegotik harago doan lana eskatzen du: aktibatutako baliabide guztien jarraipena egitea eta arlo pertsonal eta emozionalean akonpainamendua eskaintzea, besteak beste. Horregatik guztiagatik, emakumeei akonpainamendu jarraitua eskainiko dien figura egonkor bat sortzea proposatzen dugu, Teknikariaren lanpostutik bereizita.

Durangon, 2026ko maiatzaren 29an

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.