[dotb.eus] [iritzia] “Errepresioaren aurrean, amnistia osoa”

Aste honetan Durangon atxiloketengatik elkarretaratzeak burutu dituzte
Elkarretaratzeak burutzu dituzte aste honetan Durangon

IRITZIA.- Aste honetan Gaizka eta Valentina, amnistiaren aldeko mugimenduko kideak, atxilotu eta kartzelaratu dituzte. Aldi berean, Berangoko beste militante bat datorren astean deitu dute Getxoko epaitegietan, Patxi Ruizek burututako gose grebarekin elkartasunezko dinamikekin eta uztailaren 25ean antifaxismoaren, langileen eskubideen, autodeterminazio eskubidearen eta amnistiaren alde egindako manifestazioarekin aldeko dinamikekin lotuta egotea egozten diote. Hau guztia gertatzen ari zen Iñaki Bilbao “Txikito” preso politikoak independentzia eta sozialismoaren aldeko gose-greba egiten zuen bitartean, gaur egun bertan behera utzi duena.

Argi dago Estatu zapaltzaileen errepresio-makinak ez direla inoiz gelditzen. Egunero ikusten dugu errepresioa gure herriko hainbat sektoretara hedatzen ari dela; atxiloketak, isunak, poliziaren abusuak eta muntaiak, torturak, preso politikoen sakabanatzea… zoritxarrez, Euskal Herri Langileriaren eguneroko ogia dira.

Errepresio politikoa ez da norbanakoaren aurkako indarkeria soilik, baizik eta antolakuntzaren eta borrokaren bidez sistema ustel horri aurre egiten dioten pertsona eta kolektiboen aurkakoa. Beraz,
errepresio maila eta kasu bakoitzean erabilitako borroka tresnak edozein direla ere, errepresaliatu guztiekiko elkartasuna berdina izan behar da; horregatik, errepresioaren aurkako eta amnistia
osoaren aldeko sare solidarioa sortzeko deia egiten dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.