361,11 euro batu zituzten egindako merkatu solidarioan

IURRETA.- Iurreta LHI-ko Administrazio Kudeaketako ikasleek merkatu solidarioa antolatu dute Elorrioko LAJWAD Sahararen lagunen elkarteari laguntzeko asmoz.
Zentru honen oinarrietako bat irakasten diren edukietan zeharkakotasuna sustatzea da eta proiektu honen barruan landu egiten den balore bat elkartasuna da.
Iazko ikasturtean aktibitate honekin hasi ziren eta aurten ere esperientzia hau errepikatu izan dute 361,11 euro jasoz.
«Nahiz eta aurtengo merkatuaren parte-hartzea bajuagoa izan emaitza oso positiboa izan da» adierazi dute arduradunek.


