dotb Durangaldeko Telebista

«Marra gorriak zeintzuk diren erakutsi beharra dago oraindik? Nahikoa da!»

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak bidalitako oharra

Durangoko Autodefentsa Feministaren iritza

IRITZIA | Asteazkenetik ostegunerako gauean, emakume batek, Durangon sexu-eraso bat pairatu duela salatu du. Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladatik (DAFAtik) gure indar guztia helaraziz elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jaso duen emakumeari. Hemen gaude.

Urteak daramakizkigu antolatuta, indarkeria matxistei aurre egiteko lanean. Eta gertakari honen aurrean ebidentziaz betetako galdera erantzun bat darabilgu buruan:  Marra gorriak zeintzuk diren erakutsi beharra dago oraindik? Nahikoa da!

Durangarrei hamaika forma hartzen dituen indarkeria matxistari aurre egin eta indarkeriarik gabeko bizitzen alde tinko egitera dei egiten diegu.  Erasoen kontra egotea beharrezkoa da, baina, kolektiboa norbanako ardurez betetzea, aldiz, ezinbestekoa.

Erasoen aurrean autodefentsa feministarekin erantzuten jarraituko dugu, kalea eta gauak gureak ere badirela aldarrikatzen.
BATU ANTOLAKUNTZA FEMINISTARA!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime