Berriz txistulari bila dabil jaietako Dantzari Dantza saioetarako
Udalak deialdia luzatu du ekainaren 7rako BERRIZ | 2022ko San Pedro eta Santa Isabel jaietarako Dantzari Dantza saioetarako txistulariak behar dituela iragarri du Berrizko Udalak. Horretarako, txistulari deialdia zabaldu du ekainaren 7an burutuko dena. Arratsaldeko 20:30ean izango da Kultur Etxean.









