dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Begietatik ulertuz

Ulertuz irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Bizkaian entzumen-urritasunen bat duten neska-mutilek eta haien familiek behar duten arretarekin lotuta dauden hutsuneak betetzea du helburu
Sostengua eman eta elkartea ikusarazteko Durangon informazioa emango da martxoaren 3an goizean,Andra Mari eliza inguruan eta arratsaldean,Ezkurdi plazan
150 haur inguru daude Ulertuz elkartean

DURANGO.- Entzumen-urritasuna oztopoa bilakatu daiteke zenbait neska-mutil eta haien familientzako. Sarritan noraezean sentitzen dira familiak, ezjakitantasuna bilakatzen da bidelagun bakarra eta erronkari aurre egiteko aukerak bilatzea da helburua. Bilaketa honetan sortu zen Ulertuz elkartea, 1999an. Ulertuz elkarte oso txikia da beste elkarte batzuekin alderatuta. Oso gutxi dira eta familia bilakatu dira. Entzumen urritasuna duten haurrei eta heuren familiei laguntzen diete. Ulertuz elkarlana da, hau da, umeei laguntzea.

300 begi

150 haur inguru daude Ulertuz elkartean. Entzumen urritasuna badute ere, begiak dituzte bidelagun. “Entzuten ez dugunean begiekin ikusten dugu eta haurrek begiekin entzun egiten dute. Txiki txikiak direnean dena begitzen ematen dute denbora eta haiek mundua begietatik entzuten dute. Ez dakit ondo azaltzen, zeozer berezia baita. Hori izaten da haien mundua ulertzeko modua, dena begiratu: alde batera zein bestera, gora zein behera.

Kontu handiz ibiltzen diren haurrak dira, oso independenteak diren haurrak”, dio Berta Legarra Ulertuz elkarteko koordinatzaileak.

“Entzuten ez dugunean begiekin ikusten dugu eta haurrek begiekin entzun egiten dute”.

Ulertzeko bidea

Haurrak jaiotzerakoan, kriba bat egiten diete entzumenean, jaiotzen direnean zenbat entzuten duten jakiteko. Sarritan 2-4 hileko haurrak heltzen dira Ulertuz elkartera. “Familiek min asko eta konfusioa sentitzen dute ez dakitelako zer egin bere haurrak hain txikiak izanda gorrak direla esan diotelako. Guregana heltzerakoan, familiek sostengu bat bezalakoa garela esaten dute. Azkenean, edozein zalantza izanda edo gestioak egiteko gugana datozelako, eta gu hemendik zalantza horiek argitzen saiatzen garelako” elarazi du Berta Legarrak. Elkartea familiek bilatzen duten bidelaguna da. Izan ere, eskolan bertan hainbat oztopo aurkitu ditzakete, edo futboleko taldean, edota edozein eremu zein egoeratan. Familiak ez dakite zer egin eta azkenean lehenengoko pauso hori emateko haiengana joaten dira, eta elkartearen laguntza oso beharrezkoa dela esaten dute, erronka gainditzeko lehen pausu horiek emateko.

Laguntza beharra

Elkartea sostengua da familientzat, baina jendartearen sostengua ere sentitu behar du elkarteak. Horretarako, bolondresen lana oso garrantzitsua dela goraipaitzen dute Ulertuz elkartetik. Aisialdi aldetik, bolondresekin lan egiten dute eta haientzat salbazioa direla azpimarratzen dute; tailerrak bolondres gabe aurrera eramatea oso zaila izango litzatekelako. Irteeretan edo udalekuetan esaterako bolondresak joaten dira monitore bezala. “Laguntza beti eskertu egiten da, beraz laguntzera datorrenari ateak zabaltzen dizkiogu”, diote elkartetik.

Ikusgaitzak ikusarazi

Jendarte honetan aurrera begira goaz, alboetara begiratu gabe, ingurukoak entzun gabe… Eta egoera honetan sarritan pertsona asko uzten ditugu bidean. Jendarteko hainbat pertsona ikusezinak bilakatzen dira. “Guk gehien bat uste dugu garrantzitsuak garela haur hauek ikusgai egiten ditugulako. Azken batean, anistazun desberdinak dituzten pertsonak ikusgai izatea nahi dugu. Zenbat gor ikusten ditugu egunero kalean? Zenbat Sindrome de Down ikusten ditugu? Eta autismoa dutenak? Hainbat gauza daude munduan ez ditugunak ikusten. Gure lanaren parte bat hori da, ikusgaitzak ikusgai bihurtzea” adierazi du aisialdi koordinatzaileak.

Izan ere, ikusezinak dira askorentzat, baina oztopoak errealak dira. Adibidez, klasean zaratak eta eserita dauden lekuak asko baldintzatzen du. Lehenengo lerroetan arbela oso ondo ikusten dute eta hezitzailea gertu dute. Atzealdean, berriz, ez da hau betetzen. Bestalde, kontuan hartu behar dira eskola ordutegia eta askotariko klase-aldaketak ohartarazteko seinaleak. Seinale horiek entzutezkoak ez ezik, ikusizkoak izan beharko lukete. Haiek, adibidez, haien zentroan argi gorriak dituzte geletan eta hauek txirrinarekin konektatuta izaten dute. Espazio komunei dagokionez (komunak, jantokiak, etab.) eta ikasgelek soinu eta argi larrialdi abisuak izan beharko lituzketela aldarrikatzen dute, eta bigarrenek kokapen ezin hobean egon behar dutela ikasleek ondo ikus ditzaten.

Ikasgela barneko argitasunari buruz, kontuan hartu beharreko gai garrantzitsu bat, gorreria duten ikasleek argi eta garbi ikusi behar dutela irakaslearen eta bere ikaskideen ahoa da (orain Covid-ak ez du laguntzen), haien ezpainak irakurri ahal izateko eta, zeinu hizkuntzaren erabiltzaileak egonez gero, interpretea ondo ikusi ahal izateko. “Aldaketa dagoela gero eta nabariagoa da, eta eskola batzuetan hezitzaileak mikrofono bat izaten du eta honetatik zuzenean informazioa implante eta audifonoetara heltzen zaie, honek haien heziketan asko laguntzen du, baina ez da beti hau gertatzen” gaineratu du Legarrak.

Klasetik kanpo ere beste hainbat oztopo aurkitu ditzakete, aisialdian esaterako. “Filmen barne- zein kanpo-ekintzetan, aldez aurretik, saiatu beharko ginateke horiek, gutxienez, azpitituluak izaten, gorreria duten ikasleek informazio gehiago biltzeko. YouTube-ko azpititulu automatikoek informazioa gaizki ematen dute eta informazio asko galdu egiten da bidean”, diote Ulertuz elkartetik.

Covidarekin borrokan

Pandemia kolpe handia izan da jendarte osoarentzat, baina batzuentzat kolpea bikoitza izan da. Gorren kasuan, hala izan da. Maskarak beharrezkoak dira birusa ekiditzeko, baina oztopo handia bilakatzen dira gorren egunerokotasunean. Eskola eta erresidentzia askok, konfinamendutik bueltan, deitu izan diete musuko gardenak non eskuratu eta erosi daitezkeen galdetzeko. Bat-batean egoera berri batekin aurkitu izan dira eta haurrek ezin dutela ulertu antzeman dute. Beraz, gertukoek bai egiten dute hau aldatzeko eta laguntzeko, baina orokorrean ez da asko ikusten den interes bat. Baina oztopoa pandemiarekin larritu den arren, gorrek hainbat zailtasun izan dituzte lehenagotik ere, ezjakintasunaren ondorioz. “Askotan galdetu digute haur gorrek zergatik joan behar duten logopedarengana protesiak jarrita baldin badituzte. Errealitatea ez da hori, ez da protesiak jarri eta entzun, pozesua luzeagoa da. Protesiak lagundu egiten dute, baina ez da belarri bat eta tratamendu eta laguntza bat eman behar zaie hauek zelan erabiltzen ikas dezaten. Orduan, gizarteak gugatik zeozer egin du? Zeozer noski baietz, baina gertukoak izaten dira sarri, gizarteak ikusgaitzak bezala ditu haur hauek”, dio Legarrak.

“Protesiak lagundu egiten dute, baina ez dira belarri bat”.

Ulertzeko griña

Jendarteak ezagutzen ahal ditu gorrak eta haien oztopoak? Elkartearen esanetan ez, baina gertukoek nonor alboan izanda ezagutzeko ahaleginak egiten dituztela goraipatzen dute. Ez ahal genuke guztiok egin beharko ahalegin hori? Azken batean, behar hauek dituen nonor gertu dugunean zerbait egiten da hori aldatzeko. Baina agertu arte ez dugu erantzukizunik? “Gertu ez duenak bere arazoa ez dela uste du eta ez duzu egoera hori bizitzen”, adierazi du Legarrak. Modu berean, jendartearen enpatia eskatzen dute. “Gure umeetaz gain gizarte osoa begiratuz garrantzitsuena errespetua, arlo guztietan, dela eta gauzak egiteko iniziatiba eta nahia izatea. Adibidez, umeekin gaudela galderak egitea: ulertu nauzu? Ondo entzun didazu? Nahi duzu aulkia mugitzea? Azkenean errespetua eta gogoa izatea dira gakoak”, diote Ulertuz elkartetik. 

Sostengua eman eta elkartea ikusarazteko Durangon informazioa emango da martxoaren 3an: goizean, Andra Mari eliza inguruan eta arratsaldean, Ezkurdi plazan. Hurbildu zaitezte!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.