Datorren martxoaren 16an Berrizburuko igerilekuan jarriko dute

BERRIZ.- Udan jarri zen bezala datorren martxoaren 16an ere uretako haur parkea jarriko da Berrizko igerilekuan, 10.30etik 13.30era, 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat.
Bertan aritzeko derrigorrezkoa izango da igerian jakitea eta ume bakoitza nagusi baten ardurapean egotea.
Taldean gehienez 30 ume egongo dira eta prezio aldetik harpidedunentzat DOAN izango da eta harpidedun ez direnentzat 2,18 €/pertsonako kostua izango du.
Izen ematea kiroldegian bertan egin behar da.


