dotb Durangaldeko Telebista

Durangoko Institutua Erasmusen “Let´s enter digital to the future” proiektuan

COVID-19ren geldiadiaren ondoren proiektuak berreskuratzen ari da Institutua

Institutuko irakasleak irailaren 9tik 12ra Greziako Kalampaka herrian egon dira proiektua prestatzen

DURANGO.- COVID-19-ak mugikortasunean eragin duen geldialdiaren ondoren “IES Fray Juan de Zumarraga – Durango BHI” ahaleginak egiten ari da ikasleentzako hain onuragarriak diren proiektu horiek berriro martxan jartzeko.

Gauzak horrela, Institutuko irakasle talde bat, Grezia, Txekia, Italia eta Poloniako ikastetxeekin harremanetan jarri da KA226 “Let´s enter digital to the future” proiektuan parte hartzeko. Proiektu horren barruan, egin beharrekoak argitu eta banatzeko, institutuko bi irakaslek, Susana Agirregomezkorta eta Ricardo Aiartzaguena, irailaren 9tik 12ra Greziako Kalampaka herrian izan dira.

Pandemiak, Hezkuntza Komunitatea online-eko irakaskuntzak garrantzia handia hartu duen egoera berri batera egokitzera behartu du. Hori dela eta, orain arte metodologia aktiboak eta berritzaileak inplementatuz garatu edota garatuko diren Durangoko zein Europako beste ikastetxeetako STEAM proiektuak online jarriko dira edonorrentzako eskuragarri. Baliabideak, irakasleentzako eta ikasleentzako lagungarriak izango dira, batez ere, konfinamenduagatik edota beste edozein arrazoirengatik aurrez-aurreko irakaskuntza ezinezkoa denean.

Hurrengo bilera Txekiako Brno herrian izango da irailaren 30etik urriaren 3ra. Bilera horretan, erabiliko den plataforma eta landuko diren proiektuak erabakiko dira.

Pandemia aurretik, Institutua Europako hainbat ikastetxeen arteko lan kooperatiboak bultzatzeko eta ikasleen oinarrizko konpetentziak lantzen laguntzeko tresna bikaina diren Erasmus proiektuetan sartuta egon zen. Erasmus-etik jasotako diru-laguntzei esker ikastetxeko ikasleak Portugaleko Peso de Regua, Alemaniako Regensburg, Errumaniako Roman eta Poloniako Sierakowice herrietara joateko eta herrialde horietako ikasleekin elkarlanean hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten.

Susana Agirregomezkort irakaslearen esanetan «proiektu hauek ikasleen irteera profila aberasteaz aparte, ikastetxerako hainbat baliabide ere uzten dituzte. Adibidez, aurreko proiektuari ezker Europatik jasotako diruarekin kaballete batzuk, argazkientzako edota pinturentzako markoak, Irudi eta Soinu irakasgairako hiru argazki kamera eta argazkien trataerarako gaitasun egokia duen ordenadore bat eta STEAM gelarako ordenadore bat erosi ziren. Jasotako eskarmentuak ikasleen, familien eta irakasleen balorazio oso ona izan zuenez, proiektu horiekin jarraitzeko asmoa geneukan, baina orain arte ezinezkoa izan zaigu. Hala ere, pandemiak sortutako egoera hoberantz egingo duelakoan gaude eta mugikortasuna berreskuratzen hasiak gara».

Ricardo Aiartzaguenak adierazi duenez oraindik ikasleen mugikortasuna ezinezkoa da «hala ere, itxaropentsu gaude eta gure ikasleak hainbat herrialdetako ikasleekin harremanetan jarriko dituen TwinSpace online-eko proiektuetan matrikulatzen ari gara. Gauzak horrela, ikasleen mugikortasuna ahalbidetzen denerako ibilbide luze bat eginda izango dugu».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.