[dotb.eus] Antzerkia, musika eta IV. Korrikaldiarekin ospatuko dute Euskararen Eguna Elorrion
Jarduerak asteburu honetan ospatuko dira ELORRIO.- Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Eguna. Horren harira, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da asteburuan Elorrion. Azaroaren 29an, ostiralean, Tartean Teatroa konpainiaren “Ghero” antzezlana ikusi ahal izango da Arriolan, 20:30ean Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen. Azaroaren 30ean, larunbatean, “Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua izango da …









